XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero-n behintzat umore mehe baten ateraldiak ez dira falta.

Umore kolpe hoiek denak bana-banaka hemen aipatzerik ez dago.

Azterketa luzeegia beharko litzake.

Haatik pasarte batzuk aipatuko ditut.

Gimnosofistek alferkeria hainbesteraino gorroto zuten, non afal aitzinean presuna gazteak deitzen bait zituzten, eguna zertan iragan zuten jakiteko, eta baldin frogatzen bazitzaien alferkeriarik (Ax. 19).

Axularren ustez, alferrek badute dohain aparteko bat: hiztun ederrak izatea.

Eta hoiekin gertatzen dena umore finez utzi digu pintaturik.

Segurki baino segurkiago egunoroko bizitze arruntetik hartutako puskak dira pintura hoiek.

Alfer hoietako bat mintzo denean denak daude ahoa zabaldurik eta beharriak ernaturik beha (Ax. 27).

Inork jende alferrei prestatzen zienean, sententzia prestatzailearen kontra ematen omen zuten Lukanoek.